Urrengo edizioa

Orhipean 2019.


2019ko abuztuaren 30ean(gauez) eta 31an.

Ongi etorriak izango zarete!

Jarraitu!

  facebook logo1                 

Laguntzaileak

logo

GN

caixaRural

Ayunta

Resultado de imagen de diario de noticias logo

 

Herria

Otsagabia

nieveZaraitzu Ibarreko iparraldean kokatua, 764 metroko goieran, Anduña eta Zatoia ibaien biltokia, Otsagabia Nafar Pirinioetako herri tipikoenetariko bat bezala aurkezten zaigu. Herrixka honetara hurbiltzean, baseliza baten  ziluetarekin koroiaturiko mendi tontor batekin topo egiten dugu, Muskildako saindutegia, Abodiko mendizerra atzekaldean duelarik.

 Zatoia ibaiaren zubiaren ahoan, harrizko bidegurutze plateresko ederra dago, XVI. mendeko lehen erdikoa, goikaldean gurutze orbaingabetuarekin.

Otsagabiako udalerriak 11.504 hektareako azalera du; ekialde eta mendebaldetik Erronkari eta Aezkoa ibarrekin muga egiten du; eta iparraldetik Frantziarekin. Baina Piriniotako herri paregabe hau nabarmentzen duena bere hirigintzaren nortasuna da: kontu handiarekin harriztatutako kaleak eta etxeen dotoreria.

Aintzinatik herria lau auzotan banandurik dago: Urrutia, Irigoien, Iribarren eta Labaria. Zaraitzuar herri honen historiatik ahaztezina da frantses soldaduek  nahita egindako sutea Konbentzio Gudan, 1794. urteko urriaren 28an, ia dena suntsitu zuena. Otsagabia leku berdinean berreraiki zen, funtzonaltasun eta apaingarritasunaren arteko konbinaketa orekatua mantenduz.

vertbilinguenolegend