Urrengo edizioa

Orhipean 2019.


2019ko abuztuaren 30ean(gauez) eta 31an.

Ongi etorriak izango zarete!

Jarraitu!

  facebook logo1                 

Laguntzaileak

logo

GN

caixaRural

Ayunta

Resultado de imagen de diario de noticias logo

 

kordelak

100_7634Orhipean festan aurki daiteken gauzarik garrantzitsuetako bat Baineten kordelak dira. Baineta babarrun berdeari deitzen zaie.

San Isidron ereinak, lehengo bainetak uztaila bukaeran biltzen dira . Gaur egun neguko dena izozten da, baina aitzinean bazegoen beste sistema bat, lehorketa.

Behin bilduak puntak kentzen zaizkie. Gero, zati lodienetatik artileorratz batekin eta hari lodi batekin jozten dira, kontuan hartuz ezin direla elkarrekin ukitu. 

p1010075

Gero ur irakinean galdarraztatzen dira eta zintzilikatzen dira ongi lehortzeko. Normalean sukaldeko enborreta zintzilikatzen ziren iltzez beteak zeudelako.

 100_7555        100_7624 

Ongi lehortuak zeudenean, kordelaren punta batetik lotzen ziren eta sortetan gordetzen zire leku lehor batean. Lekua hezea bazen galtzen ziren baina lehorra bazen ia urte osoan mantentzen ziren. Babarrun fresko eta lehorraren desberdintasunak, batez ere, zaporea eta egitura dira.

Jan baino lehenago mozten dira eta uretan sartzen dira ongo hidratatzeko. Gero prestatzen dira eta jatera. Gaur egun, parterik handiena izoztu arren, etxe batzuetan uztaren parte batekin kordelak egiten dira.

 

 

vertbilinguenolegend